Aurkezpena

Ongi etorri zorroztarri erakusketaren webgunera. Inposatutako distantziatik istorio bat kontatzera gatozkizu. Eskultura, bertso eta argazkiak biltzen dituen osotasun baten bidez egingo dugu.

Gorputzak hiru espetxe ezberdinetan gatibu ditugun arren, gure pentsamendu, konbikzio eta bihotzak eskultura bakoitzaren hegietan, bertsoen hitzetan eta paisai eta leku hauetan aurkituko dituzu.

Gustukoa izateaz gain, zure parte hartzea ere eskatu nahiko genizuke, erakusketaren azken artelana denon artean egin ditzagun. Horretarako, zure argazki, komentario edota bideoak #zorroztarri labelaren bidez gurekin konpartitzera dei egiten dizugu.

Bertsoa
Zorroztarri sortu da
gure barrenean
mailuaren soinua
bertsoen artean
hiru espetxetatik
umore onean
txarretik zerbait ona
atera nahiean.
Alaitzek Rennesetik. 17/06/26an jasoa.
Bertsoa
Euskal Herria urrun izanik
hauxe gure aldarria
harri lana ondo zorrozturik
zuentzako ekarria
ausardia ta ilusioa
gogoz diogu jarria
horixe bai da espetxeetan
laneko zorroztarria
Yonek Murciatik. 17/04/28an jasoa.

Non gaude

Ez dago ekitaldirik.