Aldharrikatuz

Aldharrikatuz izan zen Zigorren lehenengo erakusketa. Gernikako Kultur Etxean 2014ko urrian hasi zen eta bi urtez Euskal Herria luze zabalean ibili zuen, bai herri mugimenduaren eskutik hainbat lokaletan eta bai hainbat udalen iniziatibaz udaletako aretoetan. Erakusketa honek 2008 eta 2014 urte artean Fresnesen eta St Martin de Ré espetxetan egindako lanak ezagutzera eman zituen. Aukera horretan ere Zigorrek Yon Troitiñorekin eta Alaitz Areitiorekin kontatu zuen. Bi lagun hauek eskultura bakoitzari bertso bana idatzi zioten.

Atal honetan erakusketa horrek eman zituen hamaika une gogaingarretatik batzuk bildu nahi izan ditugu.