Askatasunaren garrasia

INFORMAZIOA
Altuera: 42 Zabalera: 44 Fondoa: 15
2015ko abuztua. St Martín de Ré espetxean.
Elkarbanatu...
Share on FacebookTweet about this on TwitterEmail this to someonePrint this page
Bertsoa
Aurpegi urratuan
indar eta samin
amnistiaren bila
hainbeste ahalegin.
Denon lana behar da
gazte zein zahar, berdin
oihu bat izan dena
egi bihur dadin.
Alaitzek Rennesetik. 17/06/09an jasoa.
Bertsoa
Badu egun gazteriak
berea den garrasia
hamarkada luzeetan
kaleetan ikusia
nahiz egoera askotan
jartzen zaigun itsusia
borrokan jarrai dezagun
saihestuaz amnesia
haika mutil eta neska
atea ez da itxia
segi eginkizunean
ez galdu zuen grazia
ernai ez den gazteriak
borrokan du gabezia
aitzina joango gera
borrokak erakutsia.
Yonek Murciatik. 17/04/28an jasoa.