Erraldoia

INFORMAZIOA
Altuera: 37 Zabalera: 70
2017ko otsaila. St Martín de Ré espetxean.
Elkarbanatu...
Share on FacebookTweet about this on TwitterEmail this to someonePrint this page
Bertsoa
Euskal Herritik estimu handiz
hartuko ditugu aintzat
beste mundu bat posible dela
dioten hitz ta ekintzak.
Mundu osora ekarpen on bat
ein du Kubako iraultzak.
Eskultura bat, pare bat bertso
ta omenaldi xume bat
bere izena aipatu ezin den
gizon erraldoiarentzat.
Alaitzek Rennesetik. 17/06/26an jasoa.
Bertsoa
Munduan zehar dauden iraultzek
duten erreferentzia,
gizon haundien ibilbideak
sortzen dute kontzientzia.
Mundu justua eraikitzea
haren gogo ta bizia.
Kubako erraldoiari gure
askatasun irrintzia.
Yonek Murciatik. 17/07/24ean jasoa.