Hasiera

INFORMAZIOA
Altuera: 38 Zabalera: 25 Fondoa: 25
2014ko iraila. St Martín de Ré espetxea.
Elkarbanatu...
Share on FacebookTweet about this on TwitterEmail this to someonePrint this page
Bertsoa
Ur tanta bat lez, ilargia lez,
umetokian balantza
ametsa zena egi bihurtuz
pausoz pauso aurrerantza.
Borobilean, espiralean,
ta kiribilean dantza
Dastatu, entzun, mugitu, hazi,
bizitza horretan datza.
Alaitzek Rennesetik. 17/04/09an jasoa.
Bertsoa
Izanarentzat iturburua
edota jatorrizkua
bihotz kontutan edozeinentzat
maitasunaren hauspoa
sorkuntzarako sortzaileak du
bertan ideien zakua
amaieraren aurretik doa
edo atzetik lotua
edozer dago hasierarekin
betiko endredatua.
Yonek Murciatik. 17/04/28an jasoa.