Hazia

INFORMAZIOA
Altuera: 56 Zabalera: 39
2015ko azaroa. St Martín de Ré espetxean.
Elkarbanatu...
Share on FacebookTweet about this on TwitterEmail this to someonePrint this page
Bertsoa
Amalurrak du batzuen erruz
mina eta tristezia
kontutan hartu dezagun bere
saminaren garraxia
eman daiogun goxotasuna
ur ta argiz nahasia
lur heze baten erein dezagun
esku xamurrez hazia
bertatik laster erneko zaigu
bihar etziko bizia.
Alaitzek Rennesetik. 17/06/09an jasoa.
Bertsoa
Inguratzen gaituen
lurraren defentsa
tratu txarrean dela
egin dut pentsa
hazi emankor baten
leku ta babesa
lurra izan dadila
bere lanabesa
har dezan gorputza
berezko sorkuntza
adar-enbor latza
hori bere funtsa
noizbait ernamuintzea
bere ametsa.
Yonek Murciatik. 17/04/28an jasoa.