Iragarri

INFORMAZIOA
Altuera: 54 Zabalera: 30 Fondoa: 16
2014ko abendua. St Martín de Ré espetxean.
Elkarbanatu...
Share on FacebookTweet about this on TwitterEmail this to someonePrint this page
Bertsoa
Iragartzeak ikustarazten
digu biharko eguna
apurka_apurka, egunez egun
gaurtik amesten duguna
izan daiteke gogor ta latza
edo goxo ta leuna
geuk landutako bide hortatik
baitator etorkizuna.
Alaitzek Rennesetik. 17/06/26an jasoa.
Bertsoa
Gure bidearentzat
zein definizio?
zenbat indar zenbat
artikulazio?
iragarpenak badu
bere espazio
dauzkan zailtasun denak
geure desafio
indar ekuazio
mila emozio
askoren tentsio
eta dibertsio
etorkizun gorria
geure desio.
Yonek Murciatik. 17/04/28an jasoa.