Laboa

INFORMAZIOA
Altuera: 27 Zabalera: 35
2016ko uztaila. St Martín de Ré espetxean.
Elkarbanatu...
Share on FacebookTweet about this on TwitterEmail this to someonePrint this page
Bertsoa
Burni ta amets, egur ta ihes,
holan genbiltzan sasitan,
etxetik urrun, herri minez blai
ta itzultzeko irrikan.
Airean edo ezerezean,
izen gabeko herritan.
Eskerrak behintzat kantu zaharrak
izan ditugu patrikan,
beraiek batu izan gaituzte
herriarekin sarritan.
Alaitzek Rennesetik. 17/06/26an jasoa.
Bertsoa
Gazte gaztetik gizon apala,
trebea ta berezia.
Kantuen bidez egiten zion
bizitzari garrasia.
Herriaren sentimendua zun
kantuaz adierazia.
Hala irudika dezakegu
gizon haundien bizia.
Yonek Murciatik. 17/07/24ean jasoa.