Oneka

INFORMAZIOA
Altuera: 24 Zabalera: 40 Fondoa: 12
2015ko martxoa. St Martín de Ré espetxean.
Elkarbanatu...
Share on FacebookTweet about this on TwitterEmail this to someonePrint this page
Bertsoa
Egur landuan Onekak dauka
erresistentzia garra
harri landuan erakusten du
sendotasun ta indarra
Ilargiaren magal goxoan
zortzi puntako izarra
berak zaintzen du gure arbaso
nafarren lurralde zaharra.
Alaitzek Rennesetik. 17/06/09an jasoa.
Bertsoa
Historian ezezagun asko
izan dira etengabe
Oneka bera izan daiteke
geurearen adibide.
Nafarroako erreinuaren
bere garaiko andere
haren semea Eneko Aritza
izan genuen errege.
---
Nafarroako lehen ikurra
zortzi erpin disdiratsu
karbunkloaren guda lorratza
luzea bezain argitsu
Herri nortasuna mantendurik
historian adoretsu
gure arbasoen oroimenez
jarrai dezagun indartsu.
---
Irribarrea ederra dauka
begirada du trinkoa
geure artean bizia oso
izaera finekoa.
Oneka dugu gure alaba
borrokan sortutakoa
ametsa egi bihurtu zaigu
zu zara gure hauspoa.
Yonek Murciatik. 17/04/28an jasoa.