Sorgina

INFORMAZIOA
Altuera: 34 Zabalera: 32
2016ko martxoa. St Martín de Ré espetxean.
Elkarbanatu...
Share on FacebookTweet about this on TwitterEmail this to someonePrint this page
Bertsoa
Askea denak sortu ohi dio
aginteari ikara
inkisizio garaiko sua
horren adibidea da
baina oraindik bizirik dago
euskal sorginen algara
bizirik erre zituzten andre
haien alabak baikara.
Alaitzek Rennesetik. 17/04/09an jasoa.
Bertsoa
Hamazazpigarrengo
mende hasieran
inkisizioa zen
sartua betean
emakumeen kontra
sorginen ehizean
luzaro ibili zen
eliza lanean.
---
Zugarramurdikoak
geurean ezagun
sorginkeriak ziren
hantxe gau ta egun
modu libre batean
ezin ziren jardun
leizetan biltzen ziren
famili ta lagun.
---
Euskal Herriko jende
zahar zein gaztetan
belaunaldi arteko
irakaspenetan
geure historiako
kontakizunetan
sorginkeriak daude
txoko guztietan.
Yonek Murciatik. 17/04/28an jasoa.