Urteen pisua

INFORMAZIOA
Altuera: 60 Zabalera: 30 Fondoa: 46
2015ko abuztua. St Martín de Ré espetxean.
Elkarbanatu...
Share on FacebookTweet about this on TwitterEmail this to someonePrint this page
Bertsoa
Gure herrian hamarkadetan
dispertsio neketsua
minduta daude gorputz ta buru,
bihotza eta eskua
baina herria gertu egon da
itzali ez zedin sua
ta beti sendo sostengatu du
kartzeletako pisua.
Alaitzek Rennesetik. 17/06/26an jasoa.
Bertsoa
Gure herriak gainean dauka
ziegaren pisu astuna,
hamarkadetan presondegiak
askoren etxe urruna.
Euskal Herriko familietan
guztioi dagokiguna,
badugu norbait zulo hortara
nolabait lotzen gaituna.
Yonek Murciatik. 17/07/24ean jasoa.