Zulatzailea

INFORMAZIOA
Altuera: 63 Zabalera: 15 Fondoa: 22
2015ko azaroa. St Martín de Ré espetxean.
Elkarbanatu...
Share on FacebookTweet about this on TwitterEmail this to someonePrint this page
Bertsoa
Odolaren mingotsa
izerditan gazi
indarra eta burdina
harrian nahasi
besoak gora jaso
gero azkar jaitsi
oztopoak zulatu
ta eztandarazi.
Alaitzek Rennesetik. 17/06/26an jasoa.
Bertsoa
Aspaldiko ofizio gogorra
kirolean islatua
giza indarrak eskaintzen duen
harri ta burdin kantua
etengabean leku berberan
kolpea bideratua
sakontasuna lortzea dauka
helburu desiatua.
---
Geurean ere aspaldidanik
borrokak dauka islada
herriarekin konpromisoan
gogor arituak gara
zulatzaileen kolpeen pare
herri indar ta zartada
askatasunarekin daukagu
guk sakoneko desira.
Yonek Murciatik. 17/04/28an jasoa.